“MC SOOM T” emakume abeslaria Glasgow-ko artista biribil eta borobil bat da, eta Britania Handian, Europan eta munduan zehar ohiartzun handia izan du bere lanak. Beti oso lotua jarrera politiko apurtzaileei, bere eskola musikala izan dira, esate baterako, Public Enemy, Rage Against the Machine, Ella Fitzgerald, Lata Mangheskar, edota Cypress Hill. Gazte-gazte hasita militantzia politikoan, Y Network proiektuan parte hartu zuen, politikariei ohartarazteko euren auzoetako heziketa, osasun eta ingurugiro arazoetaz, beraz ekinbide politiko bati lotutako jarreraren bidez. Gerora musikan ikusi zuen ekintza eremua. 1997tik 2000ra neska honek rave, sound system eta festa piratetan parte hartzen hasi zuen abeslari gisa, jarrera politiko iraultzaileekin. 2000tik 2008 Soom T-k bere oihartzuna zabaldu du, aktibismo poetiko eta politikoaren bidetik, eta mundu osora zabalduaz bere mezua eta jakintza artistikoa. Bildumak, mixtape-ak, albumak eta singelak…. Bere lana zabaldu eta indartu egin da, betiere industriaren sektore indie edo independienteari lotuta.
Aurtengoan, Olearso Festibalaren edizio berri bat izango da Hondarribian Maiatzaren 1ean. Jarraian, Olearso Kultur Guneko kideek antolatutako kontzertuen kartel potentea ikus dezakezue.
Olearso Kultur Gunea eratu berri den elkarte bat da, zeina bere helburua era guztietako kultur jarduerak Hondarribian burutzea den baina baita Irun eta Hendaian ere, azken finean Olearson. Kultura garaikidea bere alor guztietan bultzatu eta sustatu. Bertako eragile kulturalei beraien jarduerak burutzen erraztu eta arestian aipaturiko jarduerak gune eta azpiegitura kulturaletan egin daitezen bideratu.
2008ko maiatzean, aurreneko Olearso Musika Festibala burutu genuen Hondarribian. Aukera polita izan zen KulturGunea ezagutzera eman eta jendea erakartzeko. Denetara 7.000 pertsona inguru gerturatu ziren kontzertutara, jaialdiaren bi egunak kontutan hartuz. Arrakasta haundia izan zuen dudarik gabe. Etorri ziren guztiek oso ondo pasa zuten, eta maila internazionaleko eta euskal mailako taldeetaz gozatzeko aukera izan genuen herrian bertan. Aipatu beharra dago Barricada, Delorean, Ken Zazpi, Soziedad Alkoholika edo Sorkun bezelako talde haundiak gure herrian ikusteak ilusio haundia egin zigula, izan ere Hondarribia oso herri musikazalea da. Azkenik, Asian Dub Foundation taldea ikustea kriston oparia izan zen festibalean lan egin zuen jende guztientzat.
Festibala hondartzako parkinean egingo da aurtengoan ere, karpa erraldoi baten babespean. Espero dugu aurtengo edizioan, eguraldia lagun izatea aurrekoan izan zen moduan.
Non: Hondartzako aparkalekua, Hondarribia (Gipuzkoa). Noiz: 2010eko Maiatzaren 1ean - 18.30etatik aurrera. Sarrerak: 23/25€.
BI EGUNEKO FESTA ANTOLATU DUGU DISKETXEAREN URTEMUGA OSPATZEKO
Luxuzko zita antolatu dugu familia artean, Bidehuts etxearen lanak ezagutzera emateko asmoz. Bidehutseko lagunen hitzetan:
"Egutegia begiratu, eta Aste Santu hasiera hori markatu dugu. Lehen bi egunak. Martxoaren 31 eta Apirilaren bata. Tokiarekin zalantza gutxi, zerbait beroa nahi genuen, intimoa ere, soinu onekoa eta agertoki txukuna izango zuena. Hondarribiako Psilocybenea."
Hauxe Plana: PSILOCYBENEA ARETOA, Hondarribia
Martxoak 31, gaueko 10etan GORA JAPON ANARI
Apirilak 1, iluntzeko 8tan Pintxoak eta musika Gaueko 10etan WILLIS DRUMMOND AUDIENCE
100 sarrera jarriko ditugu aldez aurretiko salmentan eta beste 100 lehiatilan bertan salduko dira. Sarrerek aldez aurretik zein bertan 8 euroko prezioa izango dute. Aldez aurretikoak erosteko modua honakoa da. denda@bidehuts.net helbidera email bat bidali eta zenbat sarrera nahi dituzun esanez eta zenbat diru eta nola ordaindu behar duzun erantzunez idatziko dizugu. Sarrerak egunean bertan lehiatilan jasoko dituzue. Behin ordainketa jasoa gure mezu bat jasoko duzu eragiketa baieztatuz.
Hil honetako 26 ostiralean, Psilocybenea Aretoan, Gaztemaniak!-ekin batera antolatutako kontzertu berri bat ikusteko aukera paregabea izango dugu: TheHiddenCameras kanadiarrak entzungo ditugu, Grises zestoarrek lagunduta. Zehazki, programa honen eskutik antolatuko den 3. kontzertua da hau. Denboraldi honen hasieran, MayerHawthorne kaliforniarrak bere soularekin maitemindu gintuen, eta pasa den denboraldiaren amaieran, GrandArchives (Seattle) eta TheWoodenBirds (Austin) taldeekin, momentu zirraragarri eta ahaztezinak bizi izan genituen. Espero dugu zita berri honekin aurrekoen arrakasta errepikatzea.
The Smell of Our Own lanarekin debut distiragarria egin eta Mississauga Goddam eta Awoo diskoekin aintzat hartzeko taldea zirela erakutsi ondoren, THE HIDDEN CAMERAS kanadarrek azken albuma aurkeztu digute, Origin: Orphan, eta espektatiba onenak ase dituztela esan beharra dago. Pop aurreratua, alaia eta argitsua, betegarri gabeko hitzak, samurtasuna eta umorea dira konplexu gabeko ogay-band honen ezaugarriak. Taldearen doinu hunkigarriak eta Joel Gibb liderraren hitz zital eta adimentsuak Belle & Sebastian edo Stephen Merrit bezalako artisten lanekin alderatu izan dira. The Hidden Cameras nazioarteko eszena independenteko talde garrantzitsuenen artean sendotzeko bidean dago. Death of a Tune
Zestoako indie-pop-rock estiloko talde bat da Grises. Eñaut Gaztañaga (ahotsak eta kitarrak), Amancay Gaztañaga (ahotsak), Alejandro Orbegozo ( Sintetizadoreak), Raul Olaizola (Bajua) eta Antonio Diniz-ek (Batería) osatzen dute taldea. Beraiengan Franz Fedinand, The Cinematics, Editors… bezalako taldeen influentziak topa ditzakegu. Momentu honetan beraien bigarren diska izango dena grabatzen ari dira. Aurrekoa baina diska indiago, alternatiboago eta dantzagarriagoa izango da. Plástico Eléctrico
2010-0319 BIDASOA BURNING FESTIVAL 2010 SORKUN+ NAPOKA IRIA+ JOSEBA IRAZOKI 2010-03-26 THE HIDDEN CAMERAS 2010-03-31 ANARI+ GORA JAPON 2010-04-01 AUDIENCE+ WILLIS DRUMMOND 2010-04-11 OLA PODRIDA 2010-04-24 SAGAR USTELAK 2010-05-21 NUEVA VULCANO+MANTISA
2010-0319 BIDASOA BURNING FESTIVAL 2010 SORKUN+ NAPOKA IRIA+ JOSEBA IRAZOKI
2010-03-26 THE HIDDEN CAMERAS 2010-03-31 ANARI+ GORA JAPON 2010-04-01 AUDIENCE+ WILLIS DRUMMOND 2010-04-11 OLA PODRIDA 2010-04-24 SAGAR USTELAK 2010-05-21 NUEVA VULCANO+MANTISA
2010-03-06 CHIQUITA Y CHATARRA+CALIGULA 2010-03-19 BIDASOA BURNING FESTIVAL 2010 2010-03-26 THE HIDDEN CAMERAS 2010-04-24 SAGAR USTELAK 2010-05-21 NUEVA VULCANO+MANTISA