2010/04/26

ZU2AK REGGAE JAIA: McSoom T + Mungo's HiFi + Selektah Stepi



“MC SOOM T” emakume abeslaria Glasgow-ko artista biribil eta borobil bat da, eta Britania Handian, Europan eta munduan zehar ohiartzun handia izan du bere lanak.
Beti oso lotua jarrera politiko apurtzaileei, bere eskola musikala izan dira, esate baterako, Public Enemy, Rage Against the Machine, Ella Fitzgerald, Lata Mangheskar, edota Cypress Hill.
Gazte-gazte hasita militantzia politikoan, Y Network proiektuan parte hartu zuen, politikariei ohartarazteko euren auzoetako heziketa, osasun eta ingurugiro arazoetaz, beraz ekinbide politiko bati lotutako jarreraren bidez. Gerora musikan ikusi zuen ekintza eremua.
1997tik 2000ra neska honek rave, sound system eta festa piratetan parte hartzen hasi zuen abeslari gisa, jarrera politiko iraultzaileekin.
2000tik 2008 Soom T-k bere oihartzuna zabaldu du, aktibismo poetiko eta politikoaren bidetik, eta mundu osora zabalduaz bere mezua eta jakintza artistikoa. Bildumak, mixtape-ak, albumak eta singelak…. Bere lana zabaldu eta indartu egin da, betiere industriaren sektore indie edo independienteari lotuta.

myspace.com/mungoshifi
myspace.com/mcsoont
myspace.com/selektahstepi

No comments: