2010/12/29

URTARRILEKO AGENDA/AGENDA DE ENERO 2011




Datozen kontzertuak aretoan
Urtarrilak 7: Naica (NYC&EH) + Colombina's (Irun, EH)
Urtarrilak 22: Yakuzi (Elorrio, EH)
Otsailak 5: Athom Rumba (Bilbo, EH)
Otsailak 19: Piztiak (Ondarroa, EH)

Info gehiago
Web: http://www.psilocybenea.com
MySpace: http://www.myspace.com/psilocybenea
Blogger: http://psilocybenea.blogspot.com

2010/12/28

NAICA + COLOMBINA'S



NAICA (NYC)
http://www.myspace.com/naicamusic


COLOMBINA'S (Irun, EH)
http://www.myspace.com/colombinas


Datozen kontzertuak aretoan
Urtarrilak 7: Naica (NYC&EH) + Colombina's (Irun, EH)
Urtarrilak 22: Yakuzi (Elorrio, EH)
Otsailak 5: Athom Rumba (Bilbo, EH)
Otsailak 19: Piztiak (Ondarroa, EH)

Info gehiago
Web: http://www.psilocybenea.com
MySpace: http://www.myspace.com/psilocybenea
Blogger: http://psilocybenea.blogspot.com

2010/12/09

TUD + MEIDO

TuD (Garazi-Oztibarre, EH)
Euskal Herriko zazpi probintzien itzulia egin dugu, DUT taldearen arima berpizteko gogoarekin. Proiektu honetan kurutzatu ditugun, edo sustengatu gaituzten jende guziak eskertu nahi ditugu : jotzeko aukera eman digutenak, gure kontzertuetara hurbildu direnak, gurekin hitz egitera etorri direnak, « aupa DUT ! » oihukatu dutenak.
Zoritxarrez hainbat aldiz ezin izan gira jotzera etorri, eskerrak gonbidatu gaituzuen guzieri. Espero dugu DUT-zaleek eta besteek gure kontzertuetan ongi pasa duzuela. Ez ziren gure kantuak, baizik eta DUT talde bikainarenak!
Orain gure bidea segitzen dugu gure beste musika proiektuekin. DUT taldearen musikak guregan eragin handia ukan du, baita Euskal Herriko beste hainbat talderengan. DUT-en musikak gure baitan darrai, aintzinera begiratuz segi dezagun.



MEIDO (Bilbo, EH)
Meido 2005eko udazkenean Bilbon sorturiko taldea da. Mario (bateria), Iñaki (kitarra eta ahotsa) eta Bittorrek (baxua eta ahotsa) osatzen dute taldea. Iraganean, “Ximel”, “objects in mirrors are closer than they appear” eta “Sequoia” taldeetan ibilitakoak dira. Gaur egun Meido, Atarian (Bittorek) eta Barents (Mario eta Iñakik) proiektuekin tartekatzen dute.

2005eko neguan hasi ziren kontzertuak emoten. 2006eko udaberrian euren lehenengo demoa grabatu zuten ’Cu-Kuprea’, euren kabuz lokalean eta maketa horrengatik hautatuak izan ziren talde gonbidatu moduan ‘Villa de Bilbao’ lehiaketa internazionalean jotzeko. Hainbat kontzertu emon ostean (50etik gora), bilboko inguruetan gehienbat baina baita Gipuzkoa, Araba , Castellon eta Madrilen, 2009ko apirilean euren lehengo diskoa grabatzera sartu ziren Bilboko Koba Estudio-etan Xanperen zuzendaritzapean (PiLT, Izaera, Loan, Inserta,…). Diskoa, “Munduko kamioirik handiena”, urte bat beranduago iritsi zen “Odio Sonoro” zigiluaren eskutik.

Taldearen soinua riff zaratatsuak soinu lodiekin nahastuz eta erritmo aldaketekin jolastuz lortzen dute. Amphetamine Reptile Recordseko taldeen noise-rock-etik edanez eta baita Unsane, Melvins, Dut, Tantrum, Breach, Sleepers eta The Jesus Lizard bezalako taldeetatik. Letrak nahiko pertsonalak dira, kritikoak eta humore puntu batekin (Kebosaurus eta Peter Kings-en adibidez). Nahiz eta emandako azken kontzertuekin oso pozik agertu diren, Bilboko Aste Nagusian “Horn of the rhino” rekin emanadakoaren kasua eta “Berri Txarrak”ekin Helldoradon emandakoa, abesti berriak prestatzen dihardute berriro 2011ean
grabatu nahi duten EPa buruan dantzan dutelarik.

Meido def. 3.2: Oso leku iluna, sekta budista gutxi batzuk deskribitzen zuten zeruaren eta infernuaren arteko zatiketa bat.




Datozen kontzertuak aretoan
Abenduak 17: Buffalo (Zarautz, EH) + Ta Ta For Now (BCN, Cat)
Abenduak 18: TuD (Garazi, EH) + Meido (Bilbo, EH)
Urtarrilak 22: Yakuzi (Elorrio, EH) + Simca (Bilbo, EH)

Info gehiago
Web: http://www.psilocybenea.com
MySpace: http://www.myspace.com/psilocybenea
Blogger: http://psilocybenea.blogspot.com

BUFFALO + TA TA FOR NOW

II.JAZZTEBURUA

BUFFALO (Zarautz, EH)
Buffalo David Gorospek (baterian) Ander Ederrak (gitarran) eta Joanes Ederrak (baxuan) osaturiko musika talde bat da,orain dela urtebete inguru sorturikoa.Hasiera batean ondo pasatzeko jotzen hasi ginen, baina konturatzerako abestiak sortzen joan ziren. Gure asmoa abeslaria aurkitzea zen, baina segituan hirukote moduan genuen soinua gustatzen zitzaigulaz konturatu ginen. Horregatik, talde instrumental bezela aurrera egitea erabaki genuen. Nahiz eta musika estilo askotariko eragina duen talde bat izan (jazz, soul, rock...), jazz rocka egiten dugula esan daiteke. Taldearen lehen grabaketa myspace honetan aurkituko duzuen maketa da. Otsaileko goiz batean grabatu zen Andoainen Alberto Irurzun eta bere ikasleekin (escivi). Argazkiak eta diseiñua laura 10m-k eginak dira.





TA TA FOR NOW (BCN, Cat)
TtFn es una banda de música instrumental formada y gestada en la Escuela de Música Moderna de Badalona (EMB), Barcelona, en el año 2005. Aunque la formación ha atravesado diversos cambios, ha quedado finalmente conformada en el septeto actual, integrado por siete músicos de diferente procedencia e influencias musicales:

M. A. Targa – Guitarra solista
Oskar Vidal – Guitarra rítmica
Joan Roca - Teclados
Ian Olaizola - Bajo
Marcelo Gueblon - Batería
Sergi Franch – Saxo
Jordi Casas - Percusión

A finales del 2008 lanzan el que por el momento es su único trabajo registrado, From A to Z, donde la banda da a conocer su propuesta. Música repleta de matices con voluntad reconciliadora, el sonido de TtFn crece en las orillas tanto del Jazz, como de la música culta occidental europea. Tras From A to Z, preparan el que será su próximo trabajo, Seconda Prattica, una nueva oportunidad para reinventarse e ir más lejos en la exploración de su sonido, así como un humilde homenaje a los grandes maestros de la música europea. TtFn, siempre fiel a su estilo, está en constante evolución, por lo que sus directos son siempre un momento diferente, siempre repletos de energía, optimismo, e imaginación.



Datozen kontzertuak aretoan
Abenduak 17: Buffalo (Zarautz, EH) + Ta Ta For Now (BCN, Cat)
Abenduak 18: TuD (Garazi, EH) + Meido (Bilbo, EH)
Urtarrilak 22: Yakuzi (Elorrio, EH) + Simca (Bilbo, EH)

Info gehiago
Web: http://www.psilocybenea.com
MySpace: http://www.myspace.com/psilocybenea
Blogger: http://psilocybenea.blogspot.com