2010/12/09

TUD + MEIDO

TuD (Garazi-Oztibarre, EH)
Euskal Herriko zazpi probintzien itzulia egin dugu, DUT taldearen arima berpizteko gogoarekin. Proiektu honetan kurutzatu ditugun, edo sustengatu gaituzten jende guziak eskertu nahi ditugu : jotzeko aukera eman digutenak, gure kontzertuetara hurbildu direnak, gurekin hitz egitera etorri direnak, « aupa DUT ! » oihukatu dutenak.
Zoritxarrez hainbat aldiz ezin izan gira jotzera etorri, eskerrak gonbidatu gaituzuen guzieri. Espero dugu DUT-zaleek eta besteek gure kontzertuetan ongi pasa duzuela. Ez ziren gure kantuak, baizik eta DUT talde bikainarenak!
Orain gure bidea segitzen dugu gure beste musika proiektuekin. DUT taldearen musikak guregan eragin handia ukan du, baita Euskal Herriko beste hainbat talderengan. DUT-en musikak gure baitan darrai, aintzinera begiratuz segi dezagun.



MEIDO (Bilbo, EH)
Meido 2005eko udazkenean Bilbon sorturiko taldea da. Mario (bateria), Iñaki (kitarra eta ahotsa) eta Bittorrek (baxua eta ahotsa) osatzen dute taldea. Iraganean, “Ximel”, “objects in mirrors are closer than they appear” eta “Sequoia” taldeetan ibilitakoak dira. Gaur egun Meido, Atarian (Bittorek) eta Barents (Mario eta Iñakik) proiektuekin tartekatzen dute.

2005eko neguan hasi ziren kontzertuak emoten. 2006eko udaberrian euren lehenengo demoa grabatu zuten ’Cu-Kuprea’, euren kabuz lokalean eta maketa horrengatik hautatuak izan ziren talde gonbidatu moduan ‘Villa de Bilbao’ lehiaketa internazionalean jotzeko. Hainbat kontzertu emon ostean (50etik gora), bilboko inguruetan gehienbat baina baita Gipuzkoa, Araba , Castellon eta Madrilen, 2009ko apirilean euren lehengo diskoa grabatzera sartu ziren Bilboko Koba Estudio-etan Xanperen zuzendaritzapean (PiLT, Izaera, Loan, Inserta,…). Diskoa, “Munduko kamioirik handiena”, urte bat beranduago iritsi zen “Odio Sonoro” zigiluaren eskutik.

Taldearen soinua riff zaratatsuak soinu lodiekin nahastuz eta erritmo aldaketekin jolastuz lortzen dute. Amphetamine Reptile Recordseko taldeen noise-rock-etik edanez eta baita Unsane, Melvins, Dut, Tantrum, Breach, Sleepers eta The Jesus Lizard bezalako taldeetatik. Letrak nahiko pertsonalak dira, kritikoak eta humore puntu batekin (Kebosaurus eta Peter Kings-en adibidez). Nahiz eta emandako azken kontzertuekin oso pozik agertu diren, Bilboko Aste Nagusian “Horn of the rhino” rekin emanadakoaren kasua eta “Berri Txarrak”ekin Helldoradon emandakoa, abesti berriak prestatzen dihardute berriro 2011ean
grabatu nahi duten EPa buruan dantzan dutelarik.

Meido def. 3.2: Oso leku iluna, sekta budista gutxi batzuk deskribitzen zuten zeruaren eta infernuaren arteko zatiketa bat.




Datozen kontzertuak aretoan
Abenduak 17: Buffalo (Zarautz, EH) + Ta Ta For Now (BCN, Cat)
Abenduak 18: TuD (Garazi, EH) + Meido (Bilbo, EH)
Urtarrilak 22: Yakuzi (Elorrio, EH) + Simca (Bilbo, EH)

Info gehiago
Web: http://www.psilocybenea.com
MySpace: http://www.myspace.com/psilocybenea
Blogger: http://psilocybenea.blogspot.com

No comments: