2011/03/09

ZEA MAYS + NAUT

Martxoak 26 larunbata
Sarrerak 6€


ZEA MAYS (Bilbo, EH)
http://www.myspace.com/zeamaysrock

Zarata handirik atera gabe hasi ziren gure belarriak laztantzen, eta halaxe joan dira apurka-apurka, kontzerturik kontzertu, diskarik diska, lilura iragankorrei ihes eginez beti, eraikin sendoenak eraikitzen diren ERAn eraikiz beren lana. Sendotasun horretan zerikusia du Aioraren ahots indartsu eta sarkorrak, sekulako lagun-musikari hirukote sendoak lagunduta. Hariok josiz sortu duten lana ederra izan behar, ezinbestez ia. Zentzu horretan Zea Mayesen lan hau musikari lagun koadrila on baten gaitasunaren erakusle dugu. Denborak gauzak bere lekuan jartzen dituela esaten da, eta gure belarrien mesederako, horixe izan da ZEA MAYSekin egin duena. Zaila da seigarren lana aurkezten duen talde bati buruz ezer berririk aipatzea
baina, talde handiak, harritzeko eta hunkitzeko ahalmena galtzen ez dutelako dira handiak, besteak beste. Horrelakoxe kasu bati buruz ari naiz zalantza izpirik gabe.
ERA, melodia, indarra eta emozioen uztarketa ezin hobea da. Oraingo honetan kantu zuzenen aldeko apustua egin du taldeak. Aurreko lanetan eraikitzen zituzten garapen harmoniko eta biziei muzinik egin gabe, kantu zuzenak aukeratu dituzte langai, ekaitzaren erdian lurra jotzen duen tximistaren eragingarritasunarekin. Emaitzak ezohiko freskotasuna du. Urteak errepidean daramatzan lan talde baten
jakinduria eta hasi berriaren irekidura uztartuz osatutako “Cocktail” erakargarria da Zea Maysen hau.
Ñabardurez josita dago ERA. Aioraren joko melodiko zirraragarriak ”Zure pozoidura jarraibideak”, zaplazteko gozo eta zuzenak “Nire huts gorena”, stonersoundaren kabartasuna “Isolatutako uhartean” edo atmosfera industrialak “Gorputz pentsamendu huts”, Kasabian, Strokes edo Interpol bezalako taldeen zantzuak eta zuk zeuk, entzule hori, topatuko duzun beste hamaika detaile fin eta landu dago lan honetan. Adibidez, teklatuak aurreko lanetan baino nabarmenagoak dira, atmosfera ezberdinak sortzeko behar besteko laguntza emanez. Zeregin honetan Raul Lomas (Doctor Deseo), Aritz Aranburu (Split77) eta Izkandar Rementeria (Split77) izan dituzte lagun.
Labur esanda, hamabi abesti borobilez osoturiko ohiala da hau, bere barruan “Negua joan da ta” bezalako harribitxiak brodaturik dakartzana. Melodia itsaskorrak, giro inguratzaileak, indarra, emozioa eta etengabeko bilaketa estetikoa osagai dituen jantzi ederra sortu zaio ZEA MAYS-i. Zalantzarik gabe, sekretua ERA-n dago.
Rafa Rueda


NAUT (Psilocybenea, Hondarribia)
http://www.myspace.com/nauttaldea
Psilocybeneako talde gazteak ileak puntan jarriko dizkigu, diska berriaren aurkezpen kontzertua izango den honetan. Aurki kaleratuko du Naut-ek bere lan berria. Haien doinuetan Berri txarrak, Rise Against, LOR, Kuraia, Kauta eta bestelako talde askoren izpiritua topa dezakegu.



Datozen kontzertuak aretoan
Martxoak 25: DM3 Dom Mariani (AUS) + Screaming' Targets (EH)
Martxoak 26: Zea Mays (Bilbo, EH) + Naut (Psilocybenea, Hondarribia)
Apirilak 2: Big Sandy & His Fly-Rite Boys (LA, CA, USA) + Greg Townson (Rochester, NY, USA)

Info gehiago
Web: http://www.psilocybenea.com
MySpace: http://www.myspace.com/psilocybenea
Fotolog: http://www.fotolog.com/psilocybe_aretoa

No comments: