2009/06/14

PSILOCYBENEAREN I. DENBORALDIA AMAITU DA




Ba lixto. Apo! Hau amaitu da.
Psilocybenea Aretoak bere aurreneko denboraldia agortu du.

Urte luzea izan da, itxaropidez betetako urtea. Eta pozik gaude egindako lanarekin. Emozio handiko momentuak bizi izan ditugu aretoan eta jende berri asko ezagutu dugu urte honetan zehar. Guztira 28 kontzertu izan dira eta 58 talde pasa dira gure artetik. Psilocybe etxeko 12 taldek aretoan jotzeko aukera eduki dute. Euskal Herriko taldeez gain (ordenean) Alemania, Suedia, Erresuma Batua, EEBB (4), Suiza, Espainia, Australia eta Italia-tik etorritako taldeek jo dute aretoan. Kontzertu ederrak izan dira, estilo eta jatorri ezberdinetako musika bildu duten taldeekin.

Eta pozik gaude batez ere, aretoak bere aurreneko denboraldian izan duen onarpenarengatik. Eskerrik asko agertu zareten guztioi!

Datorren kurtsoan, gehiago. Eta hobetzen saiatuko gara.


Adi Hondarribiko Jaietarako antolatu ditugun kontzertu eta ekintzei. Blog honetan bertan, gure web gunean eta foruan jaietarako data guztiak iragarriko ditugu eta baita gure gainontzeko online sareetan ere. Kontaktuan egonen gera!

Mila esker berriro ere aretotik pasa zareten guztioi!!
Uda ona pasa!

Keep on Rockin'!!

[Psilocybe Crew]






Datozen datak aretoan
Udako oporraldiaren ondoren, indarberrituta bueltatuko gara urrian, agenda tentagarri batekin.

Info gehiago...
Web: http://www.psilocybenea.com
Fotolog: http://www.fotolog.com/psilocybe_aretoa
MySpace: http://www.myspace.com/psilocybenea
Facebook: topa gaitzazu "Psilocybenea Aretoa" izenpean.

2009/06/02

AMA SAY + TALDE GONBIDATUA



PSILOCYBENEAREN I.DENBORALDIKO AZKEN KONTZERTUA

Bukatu zaigu aurreneko denboraldia. Denboraldi ahaztezina!

Adi Hondarribiko Jaietarako antolatu ditugun kontzertu eta ekintzei. Web honetan bertan iragarriko ditugu jaietarako data guztiak, eta baita gure interneteko gainontzeko sareetan ere.
Kontaktuan egonen gera :)



Datozen datak aretoan

Ekainak 13: Ama Say (Intxaurdi, Bizkaia) + talde gonbidatua.
Psilocybenearen I.denboraldiko azken kontzertua.


Info gehiago...
Web: http://www.psilocybenea.com
Blogger: http://psilocybenea.blogspot.com
MySpace: http://www.myspace.com/psilocybenea