2010/11/07

SEXTYSEXERS + SUMISIÓN CITY BLUES

Fin de Gira "Hero Mantra" Bira Bukaera

Sextysexers + Sumisión City Blues
Azaroak 13 Psilocybenea Aretoa
Sarrerak 5€


SEXTY SEXERS (Bera Rock City, EH)
http://www.myspace.com/sextysexers
SextySexers taldeak HeroMantra (Volcom Ent 2009) garaiari amaiera emateko biraren baitan azken kontzertua. Haro, Santander, Madrid, Barcelona, Tarragona, Valencia eta Gernikan egon hostean Psilocybenean emango dio bukaera ziklo bati talde Beratarrak. Amebak Kabulekin 2004ean polborin plazan eman zuen kontzertu haretatik bereziak izan dira nafarren emanaldiak Hondarribian eta hilaren 13ko honek ez du itxura desberdinik. Horrek bakarrik nahiko behar luke izerdiz eta pasioz beteriko rock gau batean gure burmuinak nabigatzen uzteko baina denbora batean eskenatokietan ikusiko ez ditugula jakiteak gau honi ilusio berezia txertatzen dio.
Rock&Rolla Beratik Bidasoa ibaian behera biderako azken trago bila, topa egin eta osasuna!
http://www.sextysexers.com



SUMISIÓN CITY BLUES (Gasteiz, EH)
http://www.myspace.com/sumisioncityblues
MinkDeville eta Cicatriz-en arteko ezinezko nahasketa. Tradizio fineneko ortodoxia eta gitarreo eleganteak azidoa bailiran begietatik sartzen. Lokatz eta zikinkerizko hitzak ahots mingarriz gure bizkarrak behin ta berriz gaztigatuz. Countrya batzutan, blues zikina besteetan erritmo dantzagarri batzuetaraino zukutuaz, baina beti dotore, beti zikin. Estreineko lanaren ataritan lehen aldiz bidasoaldean Gasteiztik datorren banda jaio berria.
Esana nahikoa ez balitz, jakin dezazula taldea Obligaciones-tar Pelak eta Antik, LosPadrinos-tar Davidek, SextySexers-tar Josebak eta KikePenike bajistak osatzen dutela.


Datozen kontzertuak aretoan
Azaroak 13: Sextysexers (Bera, EH) + Sumisión City Blues (Gasteiz, EH)

Azaroak 19: Back (Irun, EH) + Planta Baja
Azaroak 27: The WhyBirds (Bedford, England, UK) + The AstroVandals (Iruña, EH)

Info gehiago
Web: http://www.psilocybenea.com
MySpace: http://www.myspace.com/psilocybenea
Blogger: http://psilocybenea.blogspot.com

1 comment:

Anonymous said...

Hey,

I have a inquiry for the webmaster/admin here at psilocybenea.blogspot.com.

May I use some of the information from this blog post above if I provide a link back to this website?

Thanks,
Oliver