2010/06/13

POTEMKIN + DISCIPULOS DE DIONISOS

'09/10 DENBORALDIKO AZKEN KONTZERTUA PSILOCYBENEA ARETOAN!!
Hondarribiko jaiak eta gero bueltatuko gara indarberriturik Urri partean.


Sarrera: 5€

POTEMKIN (Oñati, EH)
http://www.myspace.com/potemkinband

Potemkin 2003 ko urtarrilla inguruan sortzen da. Iker eta Joxemari, aurreko proiektu bat alde batera utzita, bateria jole baten billa ari direla Iban-ekin kontaktatzen dute et aurretik eginda zeuden abesti batzuk jotzen hasten dira. Formazio horrekin (Joxemari baxuan, Iker kitarran eta Iban baterian) lehen kontzertuak ematen dituzte, O..ati, Eibar, Deba... Formazioa txiki geratzen zitzaigun eta Aixibar ezagututa (Errockalde-ko lokaletatik ezaguna) abeslari bezala sartzera gonbidatzen dute. Lehenengo bertsio batzuk eta gero ia Potemkin-en abestiak abesten, lehenengo kontzertu osoa eman arte 2004 ko udan. Potemkinen lehenengo kontzertua formazio osoarekin. Ordurako hasiak zeuden gure abestiak grabatzen lokalean dj Kirrin lagunarekin. Ondoren Haritz Harreguy-rekin kontaktuan jartzen dira (Latzen-en zuzeneko teknikari zenetik ezaguna). Garate estudioetan lokalean grabatutako hamairu abestietatik bost nahasten dituzte. Potemkin-en lehen maketa hain zuzen. Ondoren, Potemkin maketa mugitzen hasten da eta zuzenekoak ematen. Guztira 40 kontzertu emango dituzte formazio barriarekin. Maketarekin, Potemkin Matxitxa-n sartzen da, eta hortik aurrera taldearen lagun garrantzitsua izango da. Ikusirik disketxeek ez dutela interes zuzena erakusten, taldeak erabakitzen du bere lehen diskoa grabatzea berekontuz, ondoren disketxeetara joateko masterra eskuan dutela. Karlos Osinaga ezagutu ondoren Gure Rokanrola, Baionako Gure Irratiaren aldera ateratako diskarako abestia grabatzen, Bonberenean karlos ekin grabatzea erabakitzen dute lehen diska. Diska 2005 eko udan grabatzen da Bonberenean eta Karlos berak nahasten du. Masterra eskuetan dutela disketxeetara joaten dira, Oihukak interes handia erakusten duelarik. Elkarrizketetakin, Potemkin-en lehen diska 2006 ko udara begira ateratzeko konpromisora heltzen dira. Kuraia-ko Joseba Ponce-ek dise..uetaz arduratzen da. Eta honetan ari da taldea. Diska 20006 ko apirilean irtengo da Oihuka-rekin, 12 abesti eta intro bat ditu, eta jadanik bira indartsu bat ezagutarazi da Hamlet, Sorkun, Su ta Gar, Berri Txarrak edo Reincidentes bezalako taldeekin...



DISCIPULOS DE DIONISOS (Donostia, EH)
http://www.myspace.com/dddionisos



Datozen datak aretoan

Ekainak 18: Potemkin (Oñati, EH) + Discipulos de Dionisos (EH)


Info gehiago
Web: http://www.psilocybenea.com
MySpace: http://www.myspace.com/psilocybenea
Fotolog: http://www.fotolog.com/psilocybe_aretoa

No comments: