2010/06/19

2009/2010 DENBORALDIA AMAITU DA!


Dagoeneko amaitu zaigu 2009/2010 denboraldia, Psilocybenea Aretoaren 2.denboraldia izan den hau.

Denboraldi oso ona izan da aurtengo hau ere kontzertuei dagokienean, 32 kontzertu egun antolatu ditugu eta Euskal Herriko taldeez gain EEBB (3), Kanada (1), Espainia (7), Norbegia (1), Danimarka (1), Jamaika (1), ErresumaBatua (1), Frantzia (1), aurrenekoz antzerki saio bat ere izan dugu, baita 2 bideoproiekzio ere. Gaztemaniak! programarekin elkarlanean 2 kontzertu antolatu ditugu: MayerHawthorne eta TheHiddenCameras.
Honekin guztiarekin, aurreneko urtearen antzera, kontzertuko ikusle media 100 pertsona ingurukoa izan da!

Udan psilocybeneako errekopilazio bilduma berria prestatzen ibiliko gara, beraz laister izango duzue gure berri.

Adi egon Psilocybenea Irailetik aurrera berriro ere martxan jarriko bait da: aurrenik HondarribikoJaietarako kontzertu agenda eskainiaz, eta ondoren urri partean aretoa berriro ere irekiko dugu 3.denboraldiari gogotsu ekiteko!

Mila esker zuoi guztioi! Aupa ekipo!

Uda ona pasa!



Info gehiago

Web: http://www.psilocybenea.com
MySpace: http://www.myspace.com/psilocybenea
Blogger: http://psilocybenea.blogspot.com

No comments: