2009/04/20

SEXTYSEXERS + LOBO ELÉCTRICO



IDABAMUSICek aurkezten du: SextySexers + Lobo Eléctrico

Sextysexers
2008ko neguan Munich-en emandako kontzertua bide luze bati ezarritako gailurra zatekeen. Atzean 6 urteko ibilbide etengabea, hiru diska, hainbat kontzertu gogoangarri, milaka momentu ahanztezin.

Urrengo kolpearen prestaketa espero baino aldrebesagoa bihurtu zen. Abesti berrien sukaldatze gorian, bateria jolearen ukoa taldean jarraitzeari, Sextysexers-en muinari golpe gogor bat emateaz gain espektatiba guztien atzeratzea ekarri zuen.

Odolak ordea gorria eta gazia jarraitzen du, "rokanrrolak hiltzen jarraitu behar du" Ferrek zioen bezela.

Mantra berriaren sorkuntza azidoa izan da, zapore anitzekoa, gazia, geza bai eta gozoa. Izaera desberdineko sentimenduek zuzenki baldintzatu dutena. Zaharrean zirrikitu berriekin liluratu gara eta berrian bizitakoak gidatu gaitu.

Mantra ero bat da, non akuilatu jakinen ez lukeena, zein uretatik edan duen ez dakiena. Baina behin eta berriz errepikatuko duguna, heroi baten pare. Gure erraietako malko eta irriak askatu dituen heroi baten pare.

Hero Mantra.

Blog: http://sextysexers.blogspot.com/
MySpace: http://www.myspace.com/sextysexers

Lobo Eléctrico: http://www.myspace.com/loboelectrico



Datozen datak aretoan

Apirilak 25: Sextysexers (Bera) + Lobo Eléctrico (Tolosa).

Maiatzak 10: Grand Archives (Seattle, WA, USA) + The Wooden Birds (Austin, TX, USA)

Maiatzak 22: Above the Tree (Italia) + On Benito (Bera, Nafarroa)

Info gehiago...
Web: http://www.psilocybenea.com
MySpace: http://www.myspace.com/psilocybenea

No comments: