2011/04/07

BORROKAN + MURSEGO

Apirilak 15 ostirala
Sarrerak 5€

BORROKAN (Bera, EH)
Berako boskotea .90 hamarkadaren erdialdean sortu zen talde hau. 98an Museum bilduman
parte hartu zuen, modu horretan diskografiari hasiera paratuz. 2002an lehendabiziko lan luzea
argitaratu zuen. Besapean, taldeak berak autoekoiztu duen "Hitzez ulertu ezin dena
omendu nahi nuke, oraintxe!" izen luzeko diskoa dakarte.
Post-rock musikaren inguruan kokatzen dira beraien kantuak. Emozio eta intentsitateak
nagusitzen dira 2007an kaleratutako lan berrinenean, zarataren eta isiltasunaren arteko
jolasekin, esperimentazioari eta zenbait egoerari berexiri bide eginez.




MURSEGO (Eibar, EH)
Saguzarrek buruz bera begiratzen diote munduari. Baina alderantziz ikusten al dute mundua? Maite Arroitajauregik (Mursegoren atzean ezkutatzen den Houdini mago eibartarrak) ere bere ikuspegi bereziaz begiratzen dio inguruneari. Agian saguzarrek bezala buruz behera ez, baina dudarik gabe bere leku propiotik.
Ikuspegi berezi horrek eraman du eskarmentu handiko musikari hau ehun eta laurogei graduko hainbat eta hainbat buelta ematera. Gazte-gaztetan jaso zuen formakuntza klasikoa, handik pop eta rock mundura salto egiteko, txiribuelta aski eleganteaz, gainera: Kukka proiektua martxan jartzea hainbat lagunekin batera, Moraurekin lehen grabaketa, Lisabörekin maketa zein diskak… Eta bide horretatik jarraitu du, bidezidorrik hartu gabe, astiro astiro. Soinu bandak, kolaborazioak, dantzarako piezak… Eta azkenean hainbatek eta hainbatek horrenbeste espero genuen Mursego proiektua.
Saguzar tristeak, banpiro melankolikoak, iraganik gabeko emakumea edota heroi handia bilakaturiko arotza lotsarik gabe agertoki berean dantzan. Ume zein helduak irribarrez eta liluraz, txeloa ukelele eta casiotone teklatu batekin elegantziaz nahasten dituenean. Umoreak gauza serioak esaten dizkigun bitartean, jabetzen gara inozentziak ez duela deus iñuxentetik, eta konturatu orduko begiak lausotu zaizkigu, irribarrea aurpegitik desagertu gabe ordea.
Izan daiteke gure Euskal Herri honetan pop, naïf izan gabe? Izan daiteke esperimentala, handinahirik gabe? Eragin daiteke barrea, barregarri izan gabe? Bai, badaiteke, bihotzarekin egiten denean kantu.
Jokin Azpiazu, OkerrekO






Datozen kontzertuak aretoan
Apirilak 15: Borrokan (Bera, EH) + Mursego (EIbar, EH)
Maiatzak 13: Andre Williams (Chicago, IL, USA)
Maiatzak 20: The Capaces (BCN, Cat) + Estricalla (Cantabria, ES) + Zinc (Madrid, ES)

Info gehiago
Web: http://www.psilocybenea.com
MySpace: http://www.myspace.com/psilocybenea
Fotolog: http://www.fotolog.com/psilocybe_aretoa

No comments: