2011/02/17

PIZTIAK + SIMCA

PIZTIAK (Ondarroa, EH)
www.myspace.com/piztiak
Ondarruko Piztiak taldeak bere itzuleran, Psilocybenea Aretoa 80.hamarkadako doinuez kutsatuko du, girotze garaikideekin ezin hobe uztartuaz. Hirukote formazioan antolatutako itzulera honekin, haien "Gabeko kalapitxixak" azken lana aurkeztuko digute.





SIMCA (Bilbo, EH)
www.myspace.com/simcahc
Emanaldi honetan Simca taldea izango dute taula lagun. Bilboko taldea 2000. urtean sortu zen, eta denbora tarte honetan talde formazio ezberdinak izan dituzte, musikalki ere, garatuz eta norabidez aldatuz joan direlarik. Taldeak sei kantuz osaturiko Ep txiki bat kaleratuko du laster, zein, taldearen azken testamendua izango den. 2011 urteko Martxoan taldea desegingo dute, bidean diren proposamen berriei bide egiteko. Beraz, Simca taldea azken aldiz ikusi eta merezi duten agurra egiteko aukera paregabea izango da hau.





Datozen kontzertuak aretoan
Otsailak 19: Piztiak (Ondarroa, EH) + Simca (Bilbo, EH)
Otsailak 26: Insolenzia (Zaragoza, ES) + Alambrada (Psilocybenea, Hondarribia)
Martxoak 26: Zea Mays (Bilbo, EH) + Naut (Psilocybenea, Hondarribia)

Info gehiago
Web: http://www.psilocybenea.com
MySpace: http://www.myspace.com/psilocybenea
Fotolog: http://www.fotolog.com/psilocybe_aretoa

No comments: