2010/03/23

THE HIDDEN CAMERAS + GRISES Gaztemaniak! kontzertua

Gaztemaniak! kontzertua
Martxoak 26 ostirala - 22.00tan - sarrerak 5€


Hil honetako 26 ostiralean, Psilocybenea Aretoan, Gaztemaniak!-ekin batera antolatutako kontzertu berri bat ikusteko aukera paregabea izango dugu: TheHiddenCameras kanadiarrak entzungo ditugu, Grises zestoarrek lagunduta.
Zehazki, programa honen eskutik antolatuko den 3. kontzertua da hau. Denboraldi honen hasieran, MayerHawthorne kaliforniarrak bere soularekin maitemindu gintuen, eta pasa den denboraldiaren amaieran, GrandArchives (Seattle) eta TheWoodenBirds (Austin) taldeekin, momentu zirraragarri eta ahaztezinak bizi izan genituen.
Espero dugu zita berri honekin aurrekoen arrakasta errepikatzea.

The Hidden Cameras

The Smell of Our Own lanarekin debut distiragarria egin eta Mississauga Goddam eta Awoo diskoekin aintzat hartzeko taldea zirela erakutsi ondoren, THE HIDDEN CAMERAS kanadarrek azken albuma aurkeztu digute, Origin: Orphan, eta espektatiba onenak ase dituztela esan beharra dago. Pop aurreratua, alaia eta argitsua, betegarri gabeko hitzak, samurtasuna eta umorea dira konplexu gabeko ogay-band honen ezaugarriak. Taldearen doinu hunkigarriak eta Joel Gibb liderraren hitz zital eta adimentsuak Belle & Sebastian edo Stephen Merrit bezalako artisten lanekin alderatu izan dira. The Hidden Cameras nazioarteko eszena independenteko talde garrantzitsuenen artean sendotzeko bidean dago.

Death of a Tune




Grises

Zestoako indie-pop-rock estiloko talde bat da Grises. Eñaut Gaztañaga (ahotsak eta kitarrak), Amancay Gaztañaga (ahotsak), Alejandro Orbegozo ( Sintetizadoreak), Raul Olaizola (Bajua) eta Antonio Diniz-ek (Batería) osatzen dute taldea. Beraiengan Franz Fedinand, The Cinematics, Editors… bezalako taldeen influentziak topa ditzakegu. Momentu honetan beraien bigarren diska izango dena grabatzen ari dira. Aurrekoa baina diska indiago, alternatiboago eta dantzagarriagoa izango da.

Plástico Eléctrico




Datozen kontzertuak aretoan

Martxoak 26: The Hidden Cameras (Toronto, Ontario, Canada) + Grises (Zestoa, EH).


Martxoak 31: BIDEHUTS 3.URTEMUGA FESTA 1/2
Anari (Azkoitia, EH) + Gora Japon (Bilbo, EH)

Apirilak 1: BIDEHUTS 3.URTEMUGA FESTA 2/2
Audience (Gernika, EH) + Willis Drummond (Bainoa, EH)

Apirilak 11: Ola podrida (Austin, TX, USA)

Apirilak 24: "Sagar Ustelak" Antzerki saioa


Info gehiago:
Webs: www.gaztemaniak.net eta www.psilocybenea.com
MySpace: www.myspace.com/psilocybenea
Fotolog: www.fotolog.com/psilocybe_aretoa

No comments: